Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Maiatzak 21: Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna


Unescok, Hezkuntza, Zientzia eta kulturarako Nazio Batuen Erakundeak 2001. urtean, Kultur Aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsala hartu zuen eta 2002ko abenduan, Biltzar Orokorrak, maiatzaren 21a aitortu zuen Kultura Aniztasunaren Mundu Egun bezala Elkarrizketa eta Garapenerako. Egun honek, Kultur Aniztasunari balioa eman eta hobeto "elkarbizitzen" ikasteko aukera ematen digu.

2015 urteaz geroztik, Donostiako Udaleko Kultura Aniztasuneko sailak Sukaldanitzak programa antolatzen du urtero data honen inguruan. Proiektu honek aniztasun kulturala eta aniztasun gastronomikoa uztartzen ditu, eta hainbat kulturatako herritarrek ekarritako errezetak prestatzen diren Donostiako elkarte gastronomikoetan.

2014


Donostiako Udalak, EH11Kolorek eta etxe erregionalek bat egin zuten maiatzaren 30 eta ekainaren 1eko asteburuan hainbat ekintza antolatuz. Ostiral arratsaldean, Easo Plazan kulturen arteko topaketa ospatu zen, Donostiako Udalak eta hiriko aniztasun elkarteen elkarlanaren ondorioz, haur tailer, dantza, musika, erakusketak eta elkarteen eta jatorriko herrialdeen informazioa izan zelarik. Kaebnai, Haurralde, Afikeuskadi, Bidez Bide, Unión de Nicaragüenses de Euskadi, Esperanza Latina, Auzoko herritarrak eta eskoletako haurrek giro atsegina sortu zen.



2013


Unescoren 2013ko kanpainak, leku guztietako jendea eta erakundeak bultzatu zituen egun honetan aniztasuna babesteko neurri zehatzak hartzea ondorengo helburuekin:
  • Mundu mailan kulturartekotasun elkarrizketak, aniztasunak eta gizarteratzeak duten garrantzia areagotzea eta kontzientzia zabaltzea.
  • Aniztasunaren babesarekin konprometitutako norbanakakoen komunitatea eraikitzea, benetazko eta eguneko keinuak eginez.
  • Polarizazioa eta estereotipoei aurre egin, hainbat kulturen arteko elkar aditzea eta lankidetza hobetze aldera.

Donostiako Udalak ekainaren 1ean 11Kolore Festarekin bat egin zuen, Danbor martxan parte hartu zuen eta donostiar guztiak gonbidatu zituen beraien danborrekin kalera ateratzera.


Hitzaldiaren argazkia tailerrean
Honekin batera, Alde Zaharreko hainbat tabernetan 11 pintxo ekimena egin zen, hau da, 11 herrietako pintxoak dastatzeko aukera izan zen , eta goizeko tailerretan haurrek maskarak eginez zituzten ere.

www.eh11kolore.org